Laguntza

Nor erregistra daiteke

Elhuyar Ikaslearen Hiztegia erosi duen edozein erregistratu daiteke; bai norbanakoak bai erakundeak. Erosi duzun hiztegi bakoitzeko behin erregistratu ahal izango zara, eta erregistroa egin ondoren, bi urteko harpidetza izango duzu..

Hiztegia erosi nahi duzu? Sakatu hemen

Nola erregistra naiteke

Zoaz Erregistroa atalera eta bete bertan azaltzen den formularioa.

Zein da erregistro-kodea

Erregistratzeko formularioan erregistro-kodea eskatzen zaizu. Erosi duzun hiztegiaren azal-hegalean aurkituko duzu erregistro-kodea.

Erregistratua nago baina erabiltzaile-izena ahaztu dut

Erabiltzaile-izena ahaztu baduzu jarri gurekin harremanetan.

Erregistratua nago baina pasahitza ahaztu zait

'Pasahitza ahaztu zait' aukera sakatu eta idatzi zure helbide elektronikoa. Helbide elektroniko horretan jasoko duzu zure pasahitz berria.

Erregistratua nago baina nire datuak aldatu nahi ditut

Elhuyar hiztegiak webgunean goian eskuinaldean 'Hiztegia erosi duzu? Sartu zure gunean' aukera sakatu eta zure gunean sartu. Horretarako, sartu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Zure gunean zaudela, ezkerreko aldean 'Nire gunea' atalean Nire kontua sakatu.

Harremanetarako

Gurekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara: ikaslearenhiztegia@elhuyar.eus

Harpidetza utzi nahi dut

Harpidetza utzi nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.